Nutrizioari eta emakumeen metabolismoari buruzko hitzaldia, abenduaren 4an
2024/11/28
Emakumeen osasuna lantzeko DYArekin batera antolatutako ekintza zikloaren barruan, Nutrizioa eta Emakumeen metabolismoa, nola aurre egin gorputzaren aldaketei denborak aurrera egin ahala izeneko hitzaldia izango da abenduaren 4an, 18:30ean, Emakumeen Txokoan.
DYAko kideek emakumeek bizi ditzaketen hainbat aldaketa aztertuko dituzte hitzaldian, eta aldaketa horietara egokitzeko eta ongizate osoa lortzeko elikadura ohitura osasuntsuez ariko dira. Euskaraz izango da saioa, eta emakumeentzat* bakarrik egongo da bideratuta.
Hitzaldira joan nahi dutenek abenduaren 2ra arte eman dezakete izena, Emakumeen Txokoan edo 688 751 000 telefonora deituta.
Emakumeen osasuna lantzeko zikloaren barruan, beste bi saio ere izan dira aurretik: Bularreko minbiziaren prebentzioa eta hautemate goiztiarra tailerra eta Garapen afektibo-sexuala emakumeengan. Autoestimua hobetzea hitzaldia. Datorren astekoa izango da ziklo horretako azkena.
