Odriarako bidea urgentziaz konpontzeko itxita izango da
2022/08/18
Abuztuaren 16an, Odria auzoan, Premietxeberri baserriaren inguruan, errepide ondoraketa izan zen. Lehen unetik Udaltzaingoak eremua babestu zuen eta ingurua aztertu zuten udal teknikariek bide segurtasuna bermatzeko. Hala, urgentziaz konponketa lanak egin behar direla ondorioztatu dute eta abuztuaren 20ean hasita, 5 egunez, errepide zati hori moztuta egongo da, erabiltzaileen segurtasuna bermatu eta konponketa lanak amaitu bitartean.
Udalak dagoeneko eman die abisua bizilagunei. Eta jakinarazi zaie errepidea erori den eremuko lanek irauten duten bitartean Elosiaga eta Enparagai auzunetik izango dutela pasoa.
