Machine translation

Ohiko funtzionamendura itzultzen hasi da udala; maiatzeko plenoa egingo dute bihar udal ordezkariek, telematikoki

2020/05/04
Ohiko funtzionamendura itzultzen hasi da udala; maiatzeko plenoa egingo dute bihar udal ordezkariek, telematikoki

 Alarma egoera ezartzeak zenbait aldaketa ekarri zituen Udalaren ohiko jardunean. Konfinamendua ezarri zen, eta, segurtasun arauak direla medio, talde politikoen arteko bilerak modu presentzialean egitea mugatuta gelditu zen. Horren ondorioz, bertan behera gelditu ziren Gobernuak eta beste udal taldeek gaiak lantzen dituzten batzorde informatzaileak.

Azken egunotan, ordea, beharrezko baliabide teknologiak zeregin horietara egokituta hasi dira berriro batzorde informatzaileak egiten eta bihar, maiatzak 5, hileko ohiko plenoa egingo da, 19:00etan hasita modu telematikoan. Aurrez tokiko Gobernu batzarra ere egingo da.


Plenoko gai ordena:

1.- Udalbatzak 2020ko martxoaren 2an eta martxoaren 20an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- HAPO-ren “Arana Ingurunea” 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan –Plan Bereziaren baitan a.20.4.3.3 partzelan eraikiko diren udal izaera duten etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa babes publikoko etxebizitza moduan.

3.- Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea

4.- 2019 ekitaldiari dagokion Kontrol Finantzarioko Urteko Planaren berri ematea.

5.- Alkatetzak 2020ko martxoaren 7an emandako Ebazpenaren berri ematea, 2019ko aurrekontuaren likidazioa onartzeari buruzkoa (Udala, Udal Kirol Patronatua eta Euskara Patronatua).

6.- Alkatetzak 2019ko abenduan emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.