Machine translation

'Oinarrizko finantza-kudeaketa enpresetarako' ikastaroa izango da Basazabalen, urrian

2019/09/24
'Oinarrizko finantza-kudeaketa enpresetarako' ikastaroa izango da Basazabalen, urrian

Azpeitiko Udalak eta Deustoko Unibertsitateak formazio eskaintzarako duten hitzarmenaren baitan, 'Oinarrizko finantza-kudeaketa enpresetarako' ikastaroa eskainiko dute, Urrian. Ikastaro horretako saioak urriaren 4an eta 11an izango dira 09:00etatik 14:00etara bitartean, Basazabal Formazio zentroan. Izen ematea zabalik dago, dagoeneko. 


 Enpresaren kudeaketa finantzarioko oinarrizko tresnak ezagutzea eta egunerokoan hartzen diren erabakien ondorio ekonomiko eta finantzarioak aztertzea izango da ikastaroen helburua.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute; horretarako Basazabal bertatik pasatu daitezke, e-mail bat bidal dezakete formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera edo 688 845 118 telefonora dei dezakete.

Ikastaroaren prezioa 6.75€ izango da Azpeitian erroldatuentzat eta 8.10€ gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izen ematea derrigorrezkoa izango da.