Itzulpen automatikoa / Machine translation

Oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza teknikoko ikastaroak eskainiko dira langabetuentzat

2022/09/13
Oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza teknikoko ikastaroak eskainiko dira langabetuentzat

Oinarrizko gaitasunak lantzeko lehen eta bigarren lantzeko zein eraikuntza lanerako prestakuntza tailerra eskainiko dira irailaren bukaeran hasita. Interesatuek, dagoeneko eman dezakete izena 688 759 590 telefonora deituta. 


Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzenen Enplegu arloaren bidez Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Horien artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko
“Urola Erdian ElkarEkn Eraginez III - UE3” proiektua garatzen da. Programa horren helburu nagusia zailtasun egoerak bizi dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta
laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu horren bidez, eskualdeko 164 pertsona langabetuen laneratzeko ibilbideak ahalbiderazea aurreikusten du datozen hilabeteetan, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta
lanbide ziurtagiriak lortzera bideraturiko 5 ikastaroren bitartez eta enpresen partehartzea sustatzeko ekintzen bitartez:

  • Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Gaztelaniako oinarrizko ikastaroa. Irailak 26 - Azaroak 11
  • Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Gaztelania eta matematikako ikastaroa. Azaroak 16 - Otsailak 22.
  • Laneratzeko prestakuntza tailerra - Eraikuntza (Teorikoa eta praktikoa) (500 ordu). Urriak 3 - Apirilak 18
    Izena emateko: Maialen 688 759 590

Oinarrizko gaitasunen inguruko ikastaroak, Azkoitian ere eskainiko dira. Lehen maila (150 ordu). Gaztelaniako oinarrizko ikastaroa irailaren 26tik azaaroaren 11ra. Bigarren maila (240 ordu). Gaztelania eta matematikako ikastaroa, azaroaren 16tik otsailaren 22ra.