Itzulpen automatikoa / Machine translation

Oraindik ere eman daiteke izena Jabetza Eskolako hainbat ikastarotan

2022/10/04
Oraindik ere eman daiteke izena Jabetza Eskolako hainbat ikastarotan

Jabetze Eskolaren ikastako eskaintzaren baitan antolatutako saioetan izen emateko epea luzatu da, hainbat taldetan oraindik ere lekua dagoelako. Ostiralera arte, urriak 7, izango da izen ematea zabalik. 


Ikasturte berrirako antolatutako hainbat ikastarotan eman daiteke oraindik izena. Hala, ikastaro batzuen hasiera astebete atzeratu dute. Oraindik ere izena eman daiteke Ainara Sarasketak gidatuta bi astean behin astelehenetan 18:00etatik 20:00etara izango den batukada feministan. Ikastaro hau urritik ekainera bitartean eskainiko da urriaren 10ean hasita. Urriaren 11n, asteartean hasiko da ekin argia elektrizitatearen inguruko ikastaroa. Urritik abendura bitartean 10 saio eskainiko dira astearteetan 17:00etatik 20:00etara. Hurreratu finantzen mundura ikastaroa urriaren 14an hasiko da. Karmele Umerezek gidatuko ditu urrian eta azaroan, ostiraletan, 17:30etik 19:30era izango diren 6 saioak. Sexy Dance ikastaroa larunbatean hasiko da urriaren 8an, eta Jaione ALbenizek eskainiko duen abendura arteko ikastaroan ere eman daiteke izena. Saioak bi astean behin larunbata goizetan izango dira 11:00etatik 13:00etara. 

Hirigintza feminista: espazioa, boterea, gorputzak eta erresistentziak ikastaroan ere eman daiteke izena. Azaroaren 23 eta 24an eskainiko da  eta azarora bitartean izango da izena emateko aukera. 

Jabetze eskola ikastaroez gain, urte guztian zehar Emakume Txokoan abian izaten diren literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere abian dira. Azken bi proiektu hautena urte osoan izaten da zabalik izen ematea. 

Informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakume Txokora (Goiko kale 12, behea ) jo dezake astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean. 943-15 70 55 eta 688 151 000 telefonora deitu edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera ere idatz dezakete. 

Ikusi ikasturte berrirako eskaintza osoaren inguruko informazioa