Itzulpen automatikoa / Machine translation

Oraindik ere eman daiteke udako euskara ikastaroetan izena

2023/06/16
Oraindik ere eman daiteke udako euskara ikastaroetan izena

Euskarako titulu ofizialak eskuratu nahi dituztenei zuzendutako udako ikastaro trinkoak antolatu dituzte aurten ere Azpeitiko Udal Euskaltegian, eta datozen asteetan hasiko dira. Zenbait taldetan oraindik lekua dago eta izen emateak irekita jarraitzen du.


Zehazki, C1 aurrez aurreko trinkoa eta online eta A1 mailako ikastaro trinkoa eskainiko dira. Izen-emateko epea irekita dago. Horretarako, honako aukerak daude: Udal Euskaltegira joatea (Perdillegi kalea, 1), 943-81 19 47 telefono zenbakira deitzea, edo euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua bidaltzea.

Saioen inguruko informazioa

C1 aurrez aurre: Guztira 115 ordu. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 21 arte. Egunean 5 ordu (08:00-13:15).
C1 online: Guztira 75 ordu. 7 aste guztira. Ekainaren 26tik Irailaren 22ra. Astean behin tutoretzak (ordu bateko saioak).
A1 aurrez aurre: Guztira 120 ordu. A1 maila osoa egiteko aukera ematen du. Egunean 3 ordu. Ekainaren 22tik uztailaren 21ra eta irailaren 1etik 26ra.

Euskaraz doan ikasteko aukera zabalik

Udal Euskaltegian ikastaroen eskaintzaren inguruko informazioaz gain beka sistemaren inguruko xehetasunak ere azalduko dizkiete interesa dutenei. Izan ere, duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, langabetuek, adibidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitian. Eta bestelako hainbat dirulaguntza ere jaso daitezke.