Organo zikloaren baitan, herriko organo-joleek kontzertua eskainiko dute abuztuaren 2an
2020/07/21
Abuztuaren 2an, 20:00etan izango da kontzertua Loiolako basilikan. Sarrera mugatua izango da eta kontzertura joan nahi dutenek aurrez gonbidapena eskuratu beharko dute Udaleko Kultura Sailean; uztailaren 28a arte izango da horretarako aukera. Pertsonako gehienez bi gonbidapen eskuratzeko aukera izango da eta prebentzio neurri gisa, eskatzaileek izen abizenak eta telefono zenbakia eman beharko dituzte.
Joxe Luis Franzesena, Loli Oteiza eta Itziar Urbieta ongano-jole azpeitiarrek eskainiko dute kontzertua.
Honakoa izango da egitaraua:
Loli Oteiza
- Felix Mendelssohn-Bartholdy (1809-1847)
SONATA Nº 1 EN FA MENOR, OP. 65
Allegro moderato e serioso
Adagio
Andante
Allegro assai vivace
Itziar Urbieta
- Jeanne Demessieux (1921-1968)
O filii et filiae - Arvo Pärt (1935)
Spiegel im Spiegel - Jean Langlais (1907-1991)
Incantation pour un jour saint
José Luis Franzesena
- Jesús Guridi (1886-1961)
Preludio, DE LA 2ª parte de “El Caserío” - José Ignacio Prieto, S.J. (1900-1980)
Loiola Herri Irratiaren Sintonia - Tradicional
Azpeitiko Jaietako doinuak
Txokolo Zortzikoa
Baltsa
Hilleta Zortzikoa
