Oroimen Astean Patxi Ibarzabalek emandako hitzaldia, ikusgai
2023/09/27
Irailaren 18tik 22ra Oroimen Astea izan zen Azpeitian. Antolatutako ekitaldien artean, Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak ‘Memoria duen herria eraikitzen. Ahaztuen Oroimena 1936 Makinaldeko frontea elkartearen esperientzia’ hitzaldia eskaini zuen. Saioan, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak azken urteotan egindako ibilbideaz jardun zuen. Testigantzen pasarteak, markinaldeko frontean emandako borrokaldiak eta elkarteak landutako gaiekin batera burututako deshobiraketak ere aurkeztu zituen.
Sarean dago ikusgai hitzaldia, eta datozen egunetan jarriko dira gainerako ekitaldienak ere.
