Orquesta de los Campos Elíseos ikustera joateko autobusa izango da Kursaal Eskura ekimenaren baitan
2023/05/03
Kursaal Eskura proiektuaren baitan, Kursaal Eszenarekin bat egin du Azpeitiko Udalak Azkoitiko eta Zestoakoarekin batera. Hala, Kursaalean antolatzen diren hainbat kontzertu eta ikuskizunak eskura jartze aldera, doako autobus zerbitzua eskaintzen da Donostiara joan-etorria egiteko. Ekainaren 1ean, osteguna, 19:30ean hasita, Orquesta de los Campos Eíseos ikustera joateko izango da hurrengo autobusa. Izen ematea maiatzaren 26a arte izango da irekita.
Orkestra frantsesaren eta zuzendari belgikarren arteko azken hiru hamarkadotako elkarketa emankorra arrakastez eta nazioarteko sariz josita dago. Errepertorio klasikoko bi obra gailen aurkeztuko dituzte hemen: Mozarten azken sinfonia eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren hasieratzat jotzen dena.
Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €
Prozedura
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez,autobuseko tokia erreserbatu beharko dute 943 157068 telefonora deituta edo kultura@azpeitia.eus e-postara idatzita.
Autobusak anbulatorio aurrean egingo du geldigunean 18:45ean.
Ordu Gaztea eta langabetua
Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako, sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Azpeitia: 943 157068). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 26an bukatuko da.
Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)
