Itzulpen automatikoa / Machine translation

'Osasuna eta hizkuntza: hizkuntza eskakizunez harago' ikastaroa, doan azpeitiarrentzat

2024/09/09
'Osasuna eta hizkuntza: hizkuntza eskakizunez harago' ikastaroa, doan azpeitiarrentzat

Gaurkotasun handiko gai bati buruzko ikastaroa izango da ostiralean (irailak 13) Azpeitian: EHUren udako ikastaroen barruan, Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago izeneko egun osoko jardunaldia antolatu dute. Azpeitiko Udalak ikastaroan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Hala, azpeitiarrek doan izango dute matrikula.


Horretarako, ailarranaga@azpeitia.eus helbidera idatzi behar dute, datu hauek zehaztuz: izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, posta elektronikoa eta lanbidea/erakundea. 

09:00etan hasiko da ikastaroa, Azoka Plazako aretoan. Hiru helburu nagusi izango ditu: osasun arloko hizkuntza plangintzaz eztabaidatzea; hizkuntza eskakizunez harago osasungintzan euskararen erabileraren determinatzaile diren beste zenbait gako mahai gainean jartzea; eta Euskal Herritik kanpo hizkuntza eskakizunez harago duten begirada ekartzea.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago hemen.