Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ostegunean, martxoko plenoa izango da 18:00etatik aurrera

2019/03/13
Ostegunean, martxoko plenoa izango da 18:00etatik aurrera

Bihar, martxoak 14, osteguna, hileroko plenoa egingo da 18:00etatik aurrera. 


Honakoak izango dira aztertuko diren gaiak: 

 

1.- Udalbatzak 2018ko otsailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- HAPO-ri dagokion AU4 “Arana Ingurunea” gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpieremuan, Plan Bereziaren a.20.4.3.3 partzelan -3 eta 4 portaletan- eraikiko diren 33 etxebizitza tasatu eta heuren gehigarrientzat -garaje eta trastelekuak- Araubide Bereziko Udal etxebizitza tasatuen BEHIN BEHINEKO KALIFIKAZIOA onartzea.

3.- Ignacio Aranguren Gurrutxagak sustatuta Aitzumarriaga-goikoa baserriaren aldamenean 761,36 m2ko abeltzaintzako ukuilu-biltegi bat eraikitzeko jarduera: Administrazio hidraulikoa.

4.- Alkatetzak 2018ko maitzean eta ekainean emandako ebazpenak.