Ostegunetik aurrera itxita izango da ibilgailuentzat esklabetatik Iñaki Azpiazura arteko errepidea
2023/05/31
Bihartik, ekainaren 1etik, aurerra, Esklabata aurretik Iñaki Azpiazura arteko errepidea itxita izango da denboraldi batez. Azpeitiko Udalaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren artean egindako hitzarmenaren baitan Esklabetan eraikitzen ari diren alokairu sozialeko etxebizitzen obrak aurrera doaz, eta eraikinaren aurrealdea egokitzeko lanak hasi behar dituzte orain. Horren ondorioz, bihartik aurrera, ibilgailuentzako itxita izango da aipatutako errepide zatia. Aurrerako, denbora tarte batean, oinezkoentzako ere itxi egin beharko dela aurreikusten da, baina oraingoz, irekita jarraituko du. Aurreikuspenen arabera bi hilabete inguru iraungo dute eraikinaren aurrealdea berritzeko obrek.
