Ostiralean amaituko da Kirolaz Blai jardueran izena emateko epea
2024/12/17
Gabonetako eskaintzaren barruan, Kirolaz Blai jarduera izango da urtarrilaren 2an (osteguna), 10:00etatik 13:00etara. Doakoa da, baina eguna antolatu ahal izateko, aurrez eman behar da izena, abenduak 20 (ostirala) baino lehen.
LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Jolas kooperatiboak, hainbat kirol jarduera, txapelketa txikiak eta abar egiteko aukera egongo da egun horretan.
Partaide kopuruaren arabera egituratuko da eguna. Ekintza eguna baino lehen, WhatsApp mezu baten bidez jakinaraziko zaie partaideei kontutan hartu beharreko informazio guztia.
Izena emateko lotura
