Ostiralean bukatuko da kirol klubei zuzenduriko diru-laguntzen eskaerak egiteko epea
2021/10/27
Ostiralera arte dute kirol talde eta klubek Azapeitiko Udalak bideratzen dituen Azpeitiko kirol-klubei zuzendutako kirol-arloko diru-laguntzak eskatzeko epea. 42.395€ bideratu dira aurtengoan herriko elkarteen egunerokoa sustatzeko helburuz. Kontzeptu desberdinak lagunduko dira diruz eta eskaerak egiteko azken eguna urriaren 29an izango da.
- Kirol-kluben jarduera arrunta eta egitura garatzeko diru-laguntzak.
- Kirol-klubek osasun-azterketak egiteko diru-laguntza.
- Kirol-kluben kualifikazio teknikoa garatzeko diru-laguntza.
