Ostiraletan bi ekintza berri izango dira igerilekuan; izen ematea zabalik dago
2019/10/31
Igerilekuan, bi ekintza berri eskainiko dira: Kirol dantzak eta zumba fittness, hain zuzen. Bi jardueretarako izen ematea kiroldegian egin daiteke.
Kirol dantzak, jarduera berria
Kirol Dantzak, areto dantzatik datozen dantzak dira txapelketetara eramanda. Hamar dantza-modalitate lantzen dira, mundo guztian berdinak; Vals Ingles, Tango, ValsVienes, SlowFoxtrot, Quickstep, Cha-Cha-Cha, Samba, RumbaBolero, Pasodoble eta Jive.
ORDUA: 20:00tatik 21:15etara
PREZIOA: Kirol patronatuko bazkideek: 20,60€ / hilean: ez bazkideek: 36,05€ /hilean
Zumba fittness ostiraletan
Igerilekuan eskaintzen diren ekintza ezberdinak (spinning, pilates, zumba e.a.) astean bitan egiten dira, eta ostiraleko saio berri horrek helburu bikoitza betetzera dator, alde batetik zumba zaleek astean saio bat gehitzea, eta beste modalitateen praktikatzaileek, berriz, hirugarren saioa aukera berri batekin osatzea.
ORDUA: 18:30-19:20
PREZIOA: Kirol patronatuko bazkideek: 16,48€ / hilean; ez bazkideek: 28,84€ /hilean
