Itzulpen automatikoa / Machine translation

Otsailaren 29ra arte eman daiteke izena Lilatoirako autobusean

2024/02/15
Otsailaren 29ra arte eman daiteke izena Lilatoirako autobusean

Martxoaren 3an izango da Lilatoia, Donostian, eta Azpeitiko Udalak autobusa antolatuko du joateko. 08:30ean aterako da anbulatorio aurretik; itzulerako autobusa, berriz, 14:00etan izango da Donostian.


Azpeitiko taldean izena eman dutenek nahiz beren kasa izena eman dutenek izango dute autobusean joateko aukera. Izena emateko, 688751000 telefonora deitu edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da. Otsailaren 29ra arteko epea egongo da, baina gerta daiteke autobuseko plazak lehenago betetzea.