Machine translation

Oztopo zirkuitua eta hondar eskultura tailerra izango dira aste honetan, aisiaz gozatzeko

2020/07/07
Oztopo zirkuitua eta hondar eskultura tailerra izango dira aste honetan, aisiaz gozatzeko

Udako ekintzen baitan, oztopo zirkuitua eta hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerrak antolatu ditu aste honetarako Azpeitiko Udalak. Gazte naiz helduek aisiaz herrian gozatzeko aukera desberdinak eskaintzea da ekintza horien asmoa. Izen emateak udal webgunearen bidez egin daitezke.  


Udako ekintzen baitan familian zein lagun artean oztopo zirkuitua egingo da ostegun eta ostiralean. Udako ekintzen baitan antolatutako bi talde (familia giroan eta LHko haurren taldeak) osatuta daude eta izen ematea itxita dago, baina 12 eta 16 urte artekoentzat ostiral goizerako 10:00etatik 12:00etara antolatutako saiorako, oraindik aukera dago izena emateko. 

Horrez gain, ordea, oztopo zirkutua 16 urtetik gorako herritar guztientzat irekitzea erabaki du Udalak, ostiral arratsaldean 16:00etatik aurrera. Hala, joateko asmoa dutenek, aurrez izena ematea komeni da, pilaketarik sortu gabe gauzatzeko ekintza. 

 

Hondar eskulturak, larunbatean

Larunbaterako, berriz, Andoni Bastarrikarekin hondarrezko eskulturak egiteko tailerra antolatu du. Goizean, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara izango da tailerra, Betharrametako jolas-lekuko pilotalekuan. Tailerrera joan nahi dutenek aurrez izena ematea komeni da.