Oztopo zirkuituan ibiltzeko aukera izango da arratsaldean Goenan
2023/06/16
Azpeitiko Udalak ikasturte amaierarako antolatutako ekintzen baitan, gaur goizean herriko ikastetxeetako DBHko ikasleak Goenan oztopo zirkuitoan ibili dira. Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitartean, herritar guztientzako irekia eta doakoa izango da zirkuituan ibiltzea.
Herriko ikastetxeetako ikasleak azken txanpan sartu dira eta ekaineko goizetan, iaz moduan ekintza bereziak izango dituzte herrian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloko gaztetxoek. Astelehenean hasi ziren inguruneak txukuntzen eta gaur Goenan oztopo zirkuituan ibili dira goizean.
oztopo zirkuitua jarrita dagoenez, arratsaldean, adin guztietako herritarrek probatzeko aukera izango dute 16:00etatik 20:00etara bitartean, doan.
