Parke berria, Iberotarren Plazan
2024/10/28
Zaharkituta zegoen Iberotarren Plazako haur parkea, eta kendu eta berria jarriko du udalak. Gaur hasi dituzte lanak. 17.800 euroko aurrekontua dute, eta, aurreikuspenen arabera, aste honetan edo hurrengoan (eguraldiaren arabera) amaituta egongo da parke berria.
Euskal Herria kalean, eskailera berriak
Euskal Herrian kalean, berriz, joan den hastean hasi zituzten eskailerak eraberritzeko lanak. Lan horiek Art Eraikuntzak burutuko ditu, eta hiru hilabete barrurako amaituta egotea aurreikusten da. 52.900 euroko aurrekontua dute.
