Itzulpen automatikoa / Machine translation

Pasaiako hilketa matxista salatu du Azpeitiko Udalak

2024/12/01
Pasaiako hilketa matxista salatu du Azpeitiko Udalak

Pasaian izandako hilketa matxista salatu du udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian izan den zazpigarren erailketa matxista izan da.


Azpeitiko Udalak ozen adierazi nahi du, beste behin ere, ez duela onartuko giza eskubideen urraketarik; ez Azpeitian eta ez beste inon ere. Eta urraketen aurrean, modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.

Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko arazo bat da, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituena. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Hilketa matxista emakumeen aurkako indarkeriaren muturreko espresioa da, eta erasoei aurre egiteko ezinbestekoa da gizon eta emakumeen arteko berdintasun balioak sustatzea.

Horregatik, Azpeitiko Udalak, gainerako erakunde publikoekin batera, lanean jarraituko du berdintasunaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honi irtenbidea bilatu beharra daukagulako denon artean. Eraso oro gaitzestea, indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei babesa ematea, prebentzio eta sentsibilizazio lanean jarraitzea eta baliabideak bideratzea dagokigu.

Erasoren baten aurrean, honako telefonoetara dei dezakezu:
• Gizarte Zerbitzuak: 943157192
• Udaltzaingoa: 092 edo 943151313
• Emakumeen Txokoa: 688751000
• Ertzaintza: 112