Itzulpen automatikoa / Machine translation

Patinaje ikastarorako izen-ematea, zabalik

2025/01/21
Patinaje ikastarorako izen-ematea, zabalik

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten haur eta helduentzat. Otsailetik maiatzera bitartean egingo da ikastaroa eta helduei (hasi berrientzako zein patinetan moldatzen direnentzakoan) eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa izango da (adinaren arabera, bi talde egingo dira).


Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 10:00etatik 11:30era izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak 11:30etik 13:00etara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira eta arratsaldez izango dute ikastaroa; 17:00etatik 18:30era LH 1 eta 3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4tik LH6ra bitartekoentzakoa. Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea.

Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatuko bazkideek 79,20€ ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 128,70€.

Ikastaroaren datak:

Otsailak 15-16

Martxoak 8-9 eta 15-16

Apirilak 5-6 eta 26-27

Maiatzak 10-11