Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haur eta helduentzako patinen ikastaroan izena emateko azken egunak

2022/10/13
Haur eta helduentzako patinen ikastaroan izena emateko azken egunak


Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du haur eta helduentzat. Urritik abendura bitartean gauzatuko da ikastaroa eta helduen  (hasi berrientzako zein patinetan moldatzen direnentzakoan) eta LH4tik LH6ra bitarteko taldean izen ematea urriaren 20an itxiko da. LH1etik LH3 arteko taldea dagoeneko osatu da. Urritik abendura hilabete bakoitzean asteburu batean izango dira saioak, larunbata eta igandetan. Urriaren 22 eta 23an, azaroaren 19 eta 20an eta abenduaren 10 eta 11n izango dira saioak zehazki.


Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 10:00etatik 11:30era izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak 11:30etik 13:00etara . Haurrentzako ere bi talde osatuko dira eta arratsaldez izango dute ikastaroa; 17:00etatik 18:30era LH 1 eta 3 arteako haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4tik LH6ra bitartekoentzako. Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea.

Izen ematea dagoeneko azken eguna urriaren 20a izango da eta interesa dutenek igerilekuan edo kiroldegian eman dezakete izena. Kirol Patronatuko bazkideek 30€ ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50€.