Itzulpen automatikoa / Machine translation

Pintaketa eta asfaltatze lanak egiteko 505.000€tik gora bideratu ditu udalak

2022/08/26
Pintaketa eta asfaltatze lanak egiteko 505.000€tik gora bideratu ditu udalak

Azpeitiko Udalak herriko errepideen berritze eta mantenuaren baitan, bide segurtasuna bermatzeko helburuz, hainbat bide asfaltatu eta pintaketak egiteko lehiaketa publikoak abiatu ditu. Bi lehiaketa egingo dira; bata errepideak asfaltatzekoa eta bestea pintaketa lanetakoa. Bi lehiaketetarako proiektu eta eskaintzak aurkezteko epea irailaren 5ean bukatuko da. 


Asfaltatze lanen baitan, 14 puntu asfaltatu edo konpontzea da helburua. Tartean, bi baserri bide; Etxe-alaitik Abitainera bitartekoa eta Barrenetxe eta Urruzona artekoa. 

Lanak egiteko gehienezko aurrekontua 302.123,88€koa izango da. 

Pintaketa lanei dagokionez, 8 bat errepide zein gunetako errepideen pintaketa lanak egingo dira. Tartean, trafikoa eta eguraldiagatik pintatu beharrean diren  hainbat zebrabide berrituko dira. Horretarako, 203.277,77€ko gehienezko aurrekontua izango dute lan horiek.