'Planoen Interpretazioa II. Tolerantziak' ikastaroan izena emateko epea zabaldu da
2019/11/11
Azpeitiko Udalak IMH fabrikazio zentro aurreratuarekin duen hitzarmenaren baitan antolatu da Ikastaroa. 25 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, azaroaren25etik abenduaren 5era izango da ikastaroa. Astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara izango dira saioak, eta ostiraletan 16:00etatik 18:00etara izango dira; ikastaroa Basazabalgo Formazio Zentroan izango da.
Ikastaroa doan izango da, baina aurrez izena eman behar da formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidean edo 943 54 79 83 edo 688 845 118 telefonora deituta.
Ikastaroan kotatzea, gainazaleko perdoiak, tolerantzia geometrikoak eta multzo mekaniko basikoen inguruko lanketak egingo dituzte parte hartzaileek.
