Pozik aurtengo udal udalekuek utzitakoarekin
2024/07/26
Uztailaren 24an bukatu zituzten aurtengo udal udaleku irekiak, eta, oro har, balorazio oso positiboa egin dute udal gazteria zerbitzuek. Herriko haur zein nerabe askok parte hartu dute ekintzetan, eta herriko eta kanpoko hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dute.
Horrez gain, aurten ere hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu dituzte hainbat ekintza, hala nola, Elikagunearekin, Elikurekin, Sokaitz eskalada taldearen eta Arauntza Ridersekin. Horri esker, normalean egiten ez dituzten gauzak probatzeko aukera izan dute gazteek.
Aurtengo udalekuetako berrikuntza nabarmenena udaleku ibiltariena izan da. Nerabeentzat nahiz hezitzaileentzat esperientzia berria zen, eta positibotzat jo dute bizitakoa. “Udalekuak bizitzeko modu berri bat izan da, eta errepikatzeko moduko esperientzia”.
Udal Gazteria zerbitzuko kideek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaileei, begiraleei, herriko elkarteei eta era batera edo bestera pate hartu duten herritar guztiei: “Zuek gabe ezinezkoa izango zen dal udaleku irekiak aurrera eramatea. Orain oporrak hartuko ditugu eta irailean indarberrituta itzuliko gara udal gazteria zerbitzuetara”.
