Machine translation

Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegiko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko lehiaketa publikoa abiatu du Udalak

2020/07/06
Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegiko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko lehiaketa publikoa abiatu du Udalak

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikinerako irisgarritasuna hobetzeko obren lehiaketa publikoa abian jarri du. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 13an bukatuko da.


Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai Ikastolarekin Perdillegi kaleko eraikinerako irisgarritasuna hotzeko lanak egitea adostua du. Bide horretan, Udalak adian du lehiaketa publikoa abian. Perdillegi kaleko 2 zenbakian 6 eta 12 urte bitarteko hezkuntza ikasketak garatzen dira, eta kale horretan dago eraikinerako sarrera nagusia.

Obren bidez, gaur egungo sarrera nagusiko eskailerak eraitsiko dira eta hiru aukera eskainiko dira sartzeko, bi oinezkoentzat eta bat ibilgailuentzat. Oinezkoentzat eskailera eta arranpa egingo dira, irisgarritasuna bermatzeko.

Obra horiekin batera, sarreran estalpe bat ere egingo da, autobusaren zain egoteko.

Lanek 80.428, 24€ko aurrekontua dute eta proiektu proposamenak uztailaren 13a arte aurkez daitezke.