Itzulpen automatikoa / Machine translation

Sagardo dastaketarako txartelak, salgai

2025/04/29
Sagardo dastaketarako txartelak, salgai

Elkarte gastronomiko bakoitzerako hamar sarrera egongo dira salgai, eta 20 euro balioko dute. Elikagunean eros daitezke txartelak.


Arrakasta handia izan zuen iazko uztailean egindako euskal sagardo dastaketak, eta bigarren aldiz antolatu dute Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Azpeitiko Sagardoaren Lagunak Taldeak. Oraingoan, ordea, Azoka Plazan beharrean, herriko bost elkarte gastronomikotan egingo dira dastaketak: Oilosoron, Basazabalen, Iturrin, Zokoan eta Gure Ametsan.

40 lagunentzat egongo da tokia dastaketa bakoitzean: 30 txartel elkarteak berak kudeatuko ditu, eta gainerako hamarrak edozein herritarrentzat izango dira. Hala, dastaketaren batera joan nahi dutenek Elikagunean erosi behar dute txartela, nahi duten elkarterako. 20 euroan lau plater hotz edo bero, postrea, kafea eta sagardoa sartuko dira.

Datak:

Maiatzak 8: Oilosoro
Maiatzak 15. Basazabal
Maiatzak 22: Iturri
Maiatzak 29: Zokoa
Ekainak 5: Gure Ametsa