Itzulpen automatikoa / Machine translation

San Martingo erlojua berrituta ikusteko bi hitzordu izango dira datorren astean

2023/07/21
San Martingo erlojua berrituta ikusteko bi hitzordu izango dira datorren astean

Iazko azaroan ekin zion Yeregi Elkarteak San Martingo erloju zaharra berritzeari. Hilabeteetako lanaren ostean, berritu dute eta datorren astean, herritarrek ikusteko aukera izango dute. Berritze lanak San Martinen bertan egin dituzte, Iraurgi Ikastetxea egon zen eraikineko beheko gela batean, eta bertan izango da ikusgai. Bi hitzordu jarri dituzte; uztailaren 28an, ostiralean, 18:00etatik 20:00etara eta uztailaren 29an, 12:00etatik 14:00etara. Sarrera, Artzubia kaleko burdinezko ate nagusitik izango da. 


Erlojua 1815ean Juan Sugastik egindakoa da, eta eskualdean aurkitu daitekeen erlojurik zaharrena da. Egile berak, 1851n, Cadizko (Espainia) katedraleko erlojua egin zuen. Beraz, ez dirudi nolanahiko erlojugilea zenik eta hori bera adierazten dute erlojuak dituen berezitasun batzuk; orratz berezia du eta egilearen estiloa markatzen du eta apaingarri zainduak ditu.


Inbasiorik gabeko zaharberritzea egin du Yeregi elkarteak. Lehenik martxan jarri zuten erlojuaren benetako egoera zein zen ikusteko. Ondoren, desmuntatu, garbitu eta analisi tekniko eta arkeologikoak egin dituzte. Behin aztertu berriro muntatu eta prestatuta ikusgai izango da.