Itzulpen automatikoa / Machine translation

Sanagustin kulturguneko lurra berritzen ari da udala

2023/06/01
Sanagustin kulturguneko lurra berritzen ari da udala

Sanagustin Kulturguneko lurrean zegoen egurra aldatzen ari da Azpeitiko Udala, aste honetan. Lurra hondatuta zegoen eta guztia aldatzen ari dira, herriko azpiegitura publikoen mantenuaren baitan. Horretarako, Azpeitiko Udalak 20.000€ inguruko inbertsioa egin du. Astelehenean hasi ziren lanean eta datozen egunotan bukatzea aurreikusten da.