Itzulpen automatikoa / Machine translation

Sanjuandegiko Baigera irekita izango da, adinekoek elkartzeko espazioa izan dezaten

2021/06/30
Sanjuandegiko Baigera irekita izango da, adinekoek elkartzeko espazioa izan dezaten

Adinekoek elkartzeko gune bat izan dezaten, Sanjuandegiko Baigera irekitzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Udalak datozen egunotan bi Baigereretako taberna-jatetxeak kudeatzeko lehiaketa publikoen deialdiak abian jarriko ditu, esleitu bitartean, ordea, Baigera Elkartearen eskaera bati erantzunez irekiko da espazioa, bihar.


Hala ere, ez da ohiko moduan irekiko; hau da, adinekoentzat soilik izango da, ez du ohiko taberna zerbitzurik izango, eta asteartetik igandera bitartean 15:30etatik 20:00etara irekiko da. Bertan, espazioa zaintzeaz arduratuko den pertsona bat egongo da.

Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako buruak, behar bati erantzuteko irekiko dela azpimarratu nahi izan du: “Azken hilabeteak oso gogorrak izan dira, batez ere adinekoentzat. Asko eta asko ohi baino gutxiago irten dira kalera, lagunekin ere ohi baino gutxiago bildu dira, eta harreman sozialak murriztu egin zaizkie. Horri buelta eman nahian, itxita dagoen eremu bat egokitu nahi izan dugu, adinekoei lagunekin biltzeko eta aisialdirako espazio bat eskaintzeko”.