Sanjuandegiko Baigeraren kudeaketa lehiaketa publikora atera du Udalak; proposamak aurkezteko azken eguna martxoaren 26a izango da
2020/03/10
Sanjuandegiko Baigera II Jubilatuen Elkarte taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera du Azpeitiko Udalak. Kudeaketarako proposamenak egiteko azken eguna matxoaren 26a (12:00ak arte) izango da; eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak aurkeztu beharko da.
Azpeitiko Udalak lehiaketa publikora atera du Sanjuandegiko Baigera IIJubilatuen Elkarteko taberna-jatetxea eta eskaintak aurkezteko epea irekita izango da martxoaren 26a bitartean (12:00ak arte). Baigera IIko taberna eta jatetxea esleituko dira bi urterako eta beste bi urtez, urtez urte, luzagarria izango da. Baigera II, astelehenetik igandera 09:30etik 21:00etako ordutegian irekita izan beharko du kudeatzaile berriak, eta 2.000€ urteko kanona izango du gutxienez,
Interesatuek kontsulta ditzateke plegu tekniko eta administratiboak.
