Sansebastianetako bandera igoera eta jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute herritarrek aurten
2020/01/15
Duela zenbait urte jarri zen martxan herritarrek sansebastian bezperako bandera igoera udaletxetik ikusteko aukera, eta herritarren harrera ikusita, aurten, banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko aukera eskainiko du Udalak.
Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan edo bietan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Gaurtik ostiral eguerdira arte (12:00ak arte) dute horretarako aukera. Izena ematen dutenen artean 10 bikotek izango dute egun bakoitzean balkoira igotzeko aukera. Zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu eta izen abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.
