Machine translation

Santo Tomas Egunean baserritarren postuak eta plazako txosnak jartzeko eskaerak egiteko epea zabalik da

2019/11/07
Santo Tomas Egunean baserritarren postuak eta plazako txosnak jartzeko eskaerak egiteko epea zabalik da

Abenduaren 21ean izaten den Santo Tomas Eguna iristeko gero eta gutxiago falta da, eta Udala egun hori antolatzeko lanetan hasita dago. Hori dela eta, urtero gisa, azaroan eman beharko da izena txorizo postuak eta elikagaien postuak jartzeko.


Txorizo postua jartzeko eskaera

Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 21era arte dute udaletxean eskaera egiteko epea.

Postuen zozketa azaroaren 21ean bertan egingo da arratsaldeko 19:00etan Udal Aretoan.

 

Barazki, fruta eta bestelakoen postuak

Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak ipini nahi dituztenek, berriz, izena emateko epea azaroaren 30era arte izango dute irekita. Horiek ere udaletxean eman beharko dute izena.

Edozein zalantza edo argibidetarako Udal Kultura Sailarekin jarri beharko dute harremanetan interesatuek. Horretarako telefonoa 943 15 70 68 da.