Itzulpen automatikoa / Machine translation

Santotomasetan txorizo zein barazki eta fruta postuak jartzeko izen ematea ireki da

2022/10/28
Santotomasetan txorizo zein barazki eta fruta postuak jartzeko izen ematea ireki da

Azpeitiko Udala hasia da abenduaren 21ean ospatuko den Santo Tomas Eguna prestatzeko lanean. Etenaren ostean, txorizo eta talo postuak itzuliko dira plazara eta Azoka Plaza barazki, fruta eta lorez beteko da. Horretarako, gaurtik azaroaren 15era bitartean irekita izango da postuak jartzeko izen ematea. 

Izena eman nahi dutenek udalean izango dute aukera presentzialki edo elektronikoki udal webgunearen bidez.