Santu Guztien eguna dela eta, hilerrian jende pilaketarik ez egoteko gomendioak
2020/10/28
Datorren igandean Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, igandeko bisitak aurreko edo ondorengo egunetara aldatzeko gomendatu nahi die Udalak herritarrei.
Datozen egunotan hilerrira autoz joateko noranzkoak zehaztu dira. Hala autoek Parrokia ondotik igo beharko dute eta Takolo aldetik etxealatik bueltan jaitsi.
Hilerrian ere sarrerako eta irteerako ateak zehaztuta daude. Sartu goiko atetik egin beharko da eta irten , berriz, ohiko atetik. Batez ere, igandean, aforoa kontrolatuko da.
Beste aukerarik ezean igandean joan behar duten herritarrei ohiko ordu puntetan ez joatea gomentatze zaie, pilaketarik ez sortzeko.
