Itzulpen automatikoa / Machine translation

Sare sozialei buruzko gida, gurasoentzako hitzaldi batean

2025/05/23
Sare sozialei buruzko gida, gurasoentzako hitzaldi batean

Sare sozialen presentzia gero eta handiagoa da gazteen eguneroko bizitzan, eta horrek hainbat zalantza sortzen dizkie gurasoei: zertarako erabiltzen dituzte, zer arrisku eta aukera eskaintzen dituzte, nola lagundu erabilera osasuntsuagoa egiten...


Galdera horien eta beste batzuen bueltan hitz egiteko, datorren asteazkenean, maiatzaren 28an, Share, Like… eta hezkuntza? Sare sozialen gida gurasoentzat izeneko hitzaldia eskainiko dute Hazkundeko kideek Basazabal Jauregian. 18:00etan hasiko da, eta euskaratik gaztelerarako itzulpen zerbitzua egongo da behar dutenentzat.

Besteak beste gai hauek landuko dituzte: zein diren haur eta nerabeek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak, zergatik diren hain erakargarriak, zer eduki jarraitzen dituzten gehien, zer arrisku dauden, zer egin dezaketen gurasoek eta abar. Gurasoek izan ditzaketen galderentzako tartea ere egongo da.