Segurtasuna bermatzeko, Loiolako lorategiak itxi egingo ditu udalak bihar goizean
2024/11/23
Haizea dela eta, alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan biharko. Segurtasuna bermatzeko, Azpeitiko Udalak erabaki du Loiolako lorategiak ixtea 06:00etatik 15:00etara.
Herritarrentzako hainbat gomendio ere eman ditu Jaurlaritzak:
- Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Kanpoan bazaude:
- Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.
- Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.
Bidaiaren bat egingo baduzu:
- Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu. Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.
Itsasaldean bazaude:
- Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.
