Seme-alaben emozioak zaintzen ikasteko saioak izango dira
2022/11/08
Azpeitiko Udalak, Gaztematika eta Foru aldundiko Gazteria Departamenduarekin elkarlanean haur eta nerabeen gurasoentzako ikastaroa antolatu du. Lehen saio honetan haur eta nerabeen emozioez arituko dira. Bertan parte hartzeko azaroaren 13ra arte eman daiteke izena. SAioak azaroaren 14 eta 21ean, 17:30etik 19:30era izango dira Basazabal aretoan.
Saioa TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko. Hazieraren eremu hori hain aldakorra izanik, gainera, bizia eta malgua izan nahi du, unean uneko errealitatera eta eskaerara egokitu ahal izateko.
Saioaren inguruko xehetasunak
Tailerra: Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
Egunak. azaroak 14 eta 21 (astelehenak)
Ordutegia: 17:30-19:30
Lekua: Basazabal jauregia
Izen ematea: Beharrezkoa da honako helbidean azaroak 13a baino lehen: https://forms.gle/qPFQjyFqSipYS59s8
Informazio gehiago: 943 157161
Beste bi saio
Ikasturtean, beste bi ikastaro egitea ere aurreikusten da. Honakoak dira saioak:
Hitzaldia: Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente
Eguna: abenduak 15
Hitzaldia: Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?
Eguna: maiatzak 16
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gurasoak
