Seme-alaben emozioen inguruko tailer arrakastatsua
2022/11/21
Atzo, azaroak 20, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. Haur eta nerabeak eskubidedun subjektu gisa aitortzeko begirada aldatzeko beharra dago. Jesper Juul terapeuta daniarraren arabera, “badakigu subjektu-subjektu moduan izaten diren harremanak, harreman horretan inplikaturik dauden pertsona ororentzat emaitza hobeak dituela: eraikitzaileagoak, emankorragoak eta talde sentimenduentzat mesedegarri direla”. Emozioen mundu zabal eta nahasi horren baitan, gaur, seme-alaben emozioen lanketarako bigarren tailerra jarri da abian.
Interesa piztu da Azpeitian seme-alaben emozioen inguruan antolatu den ikastaroak. Azpeitiko Udalak, Gaztematika eta Foru aldundiko Gazteria Departamenduarekin elkarlanean haur eta nerabeen gurasoentzako ikastaroa antolatua zuen azarorako. Tailerrean 20-30 pertsonentzako lekua zegoen, baina 80 lagunetik gora izena emandakoak. Interesa ikusirik, bigarren saioa antolatu du Azpeitiko Udalak, baina hala ere, itxaron zerrendan parte hartzeko gogoz gelditu dira hainbat herritar, Lehen saioa azaroaren 13an hasi zen, eta gaur eman zaio hasiera bigarrengoari. Interesa eta gaia lantzeko beharra ikusirik, abenduaren 15erako hitzaldia ere aurreikusi du gai beraren inguruan.
Abenduaren 15erako Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente hitzaldi bat zuen aurreikusia udalak, baina emozioen lanketaren interesa ikusirik, gai horren inguruko hitzaldia eskainiko da, eta aurrerago zehaztuko da jolasen inguruko saiorako data berri bat.

