Skate parke zaharra kentzeko obrak aurrera doaz
2023/08/10
Sanjuandegiko skate park zaharra eraitsi eta aparkalekua egokitzeko obrak aurrera doaz, aurreikusi bezala. Iaz, Izarraitz Atea parkean berria eginda, Sanjuandegin zaharkituta gelditutako skate parkea kentzeko prozesua abiatu zuen udalak. Obren lehiaketa publikoa egin ostean, ekainean hasi ziren skate parke zaharra kentzen. Obrak Art eraikuntzak SL enpresa ari da egiten eta bost hilabeteko epean bukatuta izatea aurreikusten da. Skate park-a kendu ostean, autoentzako aparkalekua atonduko da. Horretarako, 333.037,21 euroko inbertsioa egingo du udalak.
