Machine translation

Solaserako aukera, haurren gurasoentzat

2024/05/24
Solaserako aukera, haurren gurasoentzat

Asteazkenean, maiatzak 29, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen gurasoei bideratuko solasaldia izango da Basazabal jauregian. Azpeitiko Gaztelekuko hezitzaileek eta Janire Basurto nerabeentzako eta familientzako orientazio zerbitzuko arduradunak dinamizatuko dute saioa. 18:00etan hasiko da.


Lagunarteari, harremanei eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko aukera izango da solasaldian. Saioak irauten duen bitartean, haurren zaintza gunea egongo da Iturritxiki ludotekan (17:45ean hasita).