Itzulpen automatikoa / Machine translation

Sorkuntza beken bidez ondutako lanak ezagutzeko unea

2024/03/07
Sorkuntza beken bidez ondutako lanak ezagutzeko unea

2023ko sorkuntza bekak jaso zituztenek larunbatean aurkeztuko dituzte beren proiektuak. Aurkezpenaren ostean, martxoaren 24ra arte egongo dira ikusgai lanak Betharrameko erakusketa aretoan.


Azken hilabeteotan gauzatutako lana erakusteko unea iritsi zaie 2023ko sorkuntza beken irabazleei. Udalak 20.000 bideratu ditu bi sormen egonaldi eta sei sormen beka laguntzeko, eta sortzaileek beraiek aurkeztuko dute egindako lanaren emaitza larunbatean.

Hain zuzen, Felipe Murillok, Iosu Azkuek, Patxi Juaristik, Enok Sudupek, Paula Huartek eta Usua Martinezek jaso zituzten sormen bekak, eta Iker Gozategik eta Leire Lakuntzak sormen egonaldirako laguntzak.

Larunbatetik aurrera Betharrameko erakusketa aretoan egongo dira lanak ikusgai: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.

Zortzigarren urtez jarraian banatu ditu udalak sorkuntza bekak, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin. Haien helburua da sormen prozesuak eta sortzaile berriak erdigunean jarri eta baliabideak eskaintzea.