Itzulpen automatikoa / Machine translation

'Suak harrotuz' kale antzerkia izango da Urrestillan igandean

2021/06/17
'Suak harrotuz' kale antzerkia izango da Urrestillan igandean

Urrestildar talde batek eta udalak antolatu dute elkarlanean. Kale antzerkia bada ere talde mugatuetan egingo da eta gonbidapenak hartu beharko dira aurrez.

Datorren igandean, ekainak 20, Suak harrotuz kale antzerkia ikusteko aukera izango da Urrestillan. Solstizio, ohiturak eta emakumeen lana azpimarratzeko ibilbide antzeztua egingo da Urrestillan zehar.

Kale antzerkia hiru gune desberdinetan egingo da. Eta 20 laguneko taldeka izango da antzerkiaz gozatzeko aukera. Kalean egingo bada ere talde mugatuak izango dira eta beharrezkoa da aurrez gonbidapenak hartzea. 5 saio eskainiko dira; 11:30ean, 12:00etan, 12:30ean, 13:00etan eta 13:30ean.

 

Hartu zuren gonbidapena

11:30eko saiorako gonbidapenak

12:00etarako gonbidapenak

12:30erako gonbidapenak

13:00etarako gonbidapenak

13:30erako gonbidapenak