Suaren bueltan udako solstizioa ospatzeko hainbat aukera izango dira
2023/06/20
Azken urteotako ohiturari jarraituz, sanjuanak direla eta, suaren inguruan hainbat festa izango dira herriko txoko desberdinetan. Hala, Urrestillan eta Oñatzen San Joan festak ospatuko dituzte; eta sua egingo da plazan.
PLAZAKO EKITALDIA
Ostiralean, ekainak 23, 22:00etatik aurrera, Itsasi Euskal Kultur Taldeak antolatutako ekitaldia izango da ikusgai. Suan eta tradizioan oinarrituta egongo da eta gau berezi horretan, ezaguna den San Juan doinuarekin dantzan egiteaz gain, beste hainbat dantza tradizional ere plazaratuko dituzte.
Saioa amaitzeko, sua ikustera joandako herritarrak beraiekin dantza egitera animatuko dituzte.
URRESTILLAKO SANJOANAK, EGITARAUA
Ekainak 23, ostiral: San Joan bezpera
21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria. Ondoren, herri afaria.
00:00. San Joan zuhaitza sartu.
00:30. San Joan sua piztea eta suaren inguruan dantzaldia. Jarraian, Laket taldearekin erromeria.
Ekainak 24, larunbata: San Joan eguna
11:00. Trikitilari gazteen kalejira.
13:00. Antxietatarren herritartasunaren aldarria.
13:15. Buruhandiak.
18:00tatik aurrera kontzertuak:
Deñe, Gabezin eta Ukabil. Ondoren, DJ Lizartxo
Ekainak 25, igandea: San Joan Txiki
12:30. Sagardoa.
14:00-14:45. Muserako izen-ematea.
15:15. Mus txapelketa.
16:00. Puzgarriak.
17:30. Merienda.
20:30. AGL dantzak.
Ekainak 26, astelehena
17:00. Umeentzako jolasak.
18:30. Tortilla patata lehiaketa. Ondoren, zuhaitzaren entierroa.
OÑATZEKO SANJOANAK
Ekainaren 23an, San Joan sua egingo dute.
San Joan Egunean, berriz, meza izango da auzoko elizan.
