Tailer praktikoa, norbere etxerako berokuntza sistemarik egokiena zein den jakiteko
2023/10/02
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, norbere etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den jakiteko tailerra antolatu dute. Urriaren 10ean izango da, 18:30ean, Azoka Plazako aretoan (1. solairua).
Hain zuzen ere, sistemarik egokiena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Tailerraren helburua da herritarrei gaiari buruzko zenbait nozio argi uztea eta berogailu sistemei buruzko oinarrizko irizpideak ematea.
Tailerrean parte hartzeko, urriaren 5a baino lehen eman beharko da izena. Bi bide egongo dira horretarako: mezu elektronikoa bidaltzea argitu@gipuzkoa.eus helbidera edo 605757687 zenbakira deitzea (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara). www.argitu.eus helbidean dago informazio gehiago.
