Talde jolasak egingo dituzte martxoko Plazatarrak-en
2019/03/13
Martxoaren 22an, ostiralean, egingo dute martxoko Plazatarrak ekimena. Arratsaldeko 17:30etan plazan elkartuko dira ekimenean parte hartu nahi dutenak eta talde jolasak burutuko dituzte. Plazatarrak HH5 eta LH6 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza da.
Izena emateko azken eguna martxoaren 21a, osteguna, izango da eta Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60 edo gib@azpeitia.eus) edo Ludoteketan eman beharko da. Izena ematean ezinbestekoa da lau umeko arduradun batek, gutxienez, izena ematea eta ekintzan parte hartzea.
