Tiobiboak ere martxan hasteko prest
2023/07/21
Hasi dira etortzen eta hasi dira muntatzen tiobiboak. Dagoenko aste honetan hartu dute Iraurgi ikastetxeko ataria eta gaurtik aurrera abian izango dira. Hala ere, datorren astean, uztailaren 26tik aurrera beste hainbat atrakzio iritsiko dira.
Ostiral honetatik abuztuaren 2ra bitartean izango dira tiobiboak irekita. Eta azken urteotan bezala, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat ordutegi berezia izango da. Aurtengoan desberdina izango da, musikarik gabeko ordua barrakak irekitzen egun guztietan 17:00etik 18:30ak bitartean, eta aniztasun funtzionala dutenek zein beren familientzako bakarrik izango den ordutegi bat ere zehaztu da. Beraz, uztailaren 23an 11:00etaik 12:30era; uztailaren 26an 11:00etatik 12:30era eta uztailaren 29an 16:00etatik 17:30era aniztasun funtzional dutenentzako soilik irekiko dira barrakak.
Umeen barraken eguna, berriz, uztailaren 28an izango da, 17:00etatik 22:00ak bitartean.
