Tokiko euskarazko prentsa bultzatzeko hitzarmena sinatu du Udalak Uztarriarekin
2019/10/25
Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu du Uztarriarekin. Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Anjel Sarasua Uztarriako kudeatzaileak sinatutako hitzarmen horren helburua herriko hedabideetan euskara bermatzea da, eta horretarako, 34.000 euro emango dizkio Udalak Hitzari.
Azpeitian oinarrizko hedabidea da Uztarria eta akordioarekin, dirulaguntza emateaz gain, euskararen alde egiten duen lana aitortu nahi die Udalak: "Tokiko informazioa euskaraz jasotzea bermatzen duen komunikabidea da; gertuko kontuak, etxekoak, eta herrikoak herritarrei euskaraz jakiteko eta ezagutzeko aukera ematen duena, eta hori ezinbestekoa da guretzat euskararen normalizazioan", adierazi du Alkortak.
