Tolosako Arozena harategia izan da Txorizo egosi lehiaketako irabazlea
2022/11/12
Giro ederra eta lehia estua izan dira gaur eguerdian Azpeitiko plazan. XV. Libre egunean. Eguerditik 16 upategitako ardoa izan da dastagai beste horrenbeste postutan. Bitartean, kioskoan, txorizo egosi lehiaketa egin dute. Lehia estua izan da, bigarren postuan berdinketa ere izan da eta lehiaketa ohi baino gehiago luzatu da. Azkenean, Tolosako Arozena harategia izan da garaile; saria jasotzen izan da Joxe Antonio Arozena urrestildarra, harategiko nagusia.
Bigarren, saria Donostiako Arteaga harategiarentzat izan da eta hirugarrena Ibarrako Joxe Mari Barriolarentzat. Irabazleek datorren urtean beren txorizoa Azpeitiko Plazan saltzeko aukera ere eskuratu dute sariarekin batera.